Tuteran XVI. mendean jaiotako mediku nafarra. Bere hirian jardun zuen lanean eta hainbat daturen arabera, luzaroan jardun ere. Honako idazlan hauek idatzi zituen: De medica materia ad Tyrones per Joannem Lupum de Tudela, Iruñea, 1585; Joannis Lupi medici Tubelani. De re medica, ad Tyrones, Iruñea 1586.
Erref. Perez Goyena: Ensayo de Bibliografía Navarra, Iruñea, 1947, I. lib. 191-193. orr.
