Kirolariak

LÓPEZ, José María

1967, 1972, 1973 eta 1974ko Gipuzkoako kirolaririk onena, mahai-teniseko espezialitatean. Eguzkiko jokalari beteranoa. 1973an denboraldi nahiko osoa egin zuen, Gizonezko Klub eta Binakako Taldeetan Vasco-Navarros tituluak lortu baitzituen, eta banakako txapeldunorde izan zen aipatu txapelketan. Probintzia mailan, txapeldunorde izan zen Gizonezkoen Klub eta Binakako Txapelketan, eta hirugarren postua lortu zuen banakako txapelketan. Kluben Liga Nazionalean ere garaipen ugari lortu zituen eta gure probintzian ospatutako txapelketetan ere postu aipagarriak lortu zituen.