Futbola

LOPEZ GARCIA, Juan Antonio

Atezaina Irunen (Gipuzkoa) jaio zen 1934ko ekainaren 9an. Alavesek Bigarren Mailan duen atea defendatu ostean, Athleticek 57 / 58 denboraldian fitxatu zuen, Bigarren Mailan. Lehen Mailako debuta 1959ko abenduaren 6an egin zuen, Osasuna-Athletic partidan (1-4). Bilbon egin zituen bost denboraldietan, 11 partida jokatu zituen eta behin irabazi zuen Kopa (57 / 58). 62 / 63an Espanyolera joan zen, bertan bi urte eman zituen eta bere ibilbidea Huelvako Recreativon bukatu zuen 65 / 66an.

Eneko De la Cuesta Olaizola (2007)