Futbola

LÓPEZ FERNÁNDEZ, Alberto

Atezaina Irunen (Gipuzkoa) jaio zen 1969ko maiatzaren 20an. Pasaian militatu ostean, Realak bere bigarren taldean sartu zuen, eta 48 partida jokatu zituen talde horrekin. Lehen taldearekin debuta Errege Kopako partidan egin zuen, Real Madrilen aurka, Atotxan, 1993ko apirilaren 14an (4-1). 05/06 denboraldira arte talde txuri-urdinekoa izan zen, eta guztira 377 partida ofizial jokatu zituen, horietatik 346 Lehen Mailan, 1993ko maiatzaren 30ean Atletico Madril-Real Sociedad partidan debuta egin zuelarik. Realean hamahiru urtez aritu ondoren, kontratua amaitu zuenean, ez zuten 2006ko udan berritu eta Valladolidek fitxatu zuen, Bigarren Mailan lehiatzeko. Euskadiko selekzioaren lau konpromisotan hartu du parte.

Eneko De la Cuesta Olaizola (2007)