Eskultore garaikidea, 1944an Vigon jaioa eta gaztetatik Gipuzkoan bizi dena. Oteizaren dizipulu gisa eta Aiako (Gipuzkoa) Andatza tailer-eskolaren sustatzaile gisa nabarmendu da. Tailer hori oso garrantzitsua izan zen euskal artearen panoraman, eta 1971n sortu zuen, Paristik itzuli eta gero, 1960tik 1968ra arte han bizi izan baitzen. Batez ere marmola lantzen du, eta lan luze eta interesgarria egin du material horretan. Giza gorputzaren mugimendua aztertu du, eta garrantzi eta originaltasun handiko anatomia-azterketa ugari egin ditu.
