Militarra eta politikoa. Valladoliden jaioa 1779ko irailaren 30ean eta Carmonan hila 1861eko abuztuaren 7an.
FLiberal sututa, 1820ko Iraultzan Quiroga eta Riegorekin parte hartu zuen. Gerrako ministroa laugarren gobernu liberalean, 1822ko abuztuko San Miguel kabinetean. Landa-mariskala. Nafarroako kapitain nagusia izan zen (1821) eta euskal probintzietako komandante nagusia (1822). Bizkaiko, Arabako eta Nafarroako lurraldeetan borrokatu zen errealisten aurka. Garai hartan Donostian Lopez Bañosi eskainitako abesti bat kantatzen zen Riegoren ereserkiaren musikarekin.
