Toreatzaileak

LÓPEZ ARRIZUBIETA, Víctor

Torero komiko donostiarra, 1973an hila. Urte askoan Euskal-Billera Elkarteak Donostiako Erruki Etxearen alde antolatzen zituen ongintzazko jaialdi batzuen animatzailea izan zen. «El Tonto de Euskal-Billera» ezizenaz ezagutzen zen. Antonio Solera Gastaminzak, agian puztuta, hau idatziko du: «Zezenketa komikoaren benetako jenioa izan zen. Guretzat, bereziki, inoiz ikusi dugun onena». Erref</i<. Solera Gastaminza, A:Los toros en Guipúzcoa, Donostia, 1974, pp. 407-411 .