Harrijasotzaileak

LOPETEGUI ARANGUREN, Luis

Aguerre I. Harri-jasotzailea edo harrijasolaria, azpeitiarra (Gip. ), Aguerre baserrikoa. Jose Odriozola «Garachabal»-en aurka aritu zen Azpeitiko zezen plazan 1952ko azaroaren 9an 152 kiloko harri kubikoarekin, 10 minutuko hiru txandatan. Proba zirraragarria izan zen Aguerre garaituz, 78 aldiz harria altxatu baitzuen aurkariak 66 aldiz altxatzen zuen bitartean. 1969an hil osteko omenaldia egin zuten Azpeitian, zezen-plaza lepo beteta zegoela. Aizkolarien proba eta harri-jasotzea izan ziren.