Sendagileak

Long Savigny, Georges

Marseillan 1858ko otsailaren 12an jaiotako medikua. Biarritzeko (Lapurdi) Sorospen Etxea sortu zenetik (1898) bertan jardun zuen lanean. Publizitate arloan ere aritu zen. Alkateordea izan zen. 1906an Officier de l'instruction publique izendatu zuten.

Ik. "Basses-Pyrénées. Dictionnaire Biographique et Album", Dictionnaires Biographiques Départamentaux, Néauber et Cie Éd, Paris (s.d. > 1906).