Atletismoa

LOIDI GÓMEZ, Agustín

1948ko otsailaren 5ean Bergaran jaiotako atleta gipuzkoarra. Disko jaurtitzailea, Gipuzkoako Federazioaren ordezkari gisa, 50,54 lortu zuen 1970ean, 1997ra arte mantendu zen errekor probintziala (euskal errekor gisa 1973ra arte bakarrik iraun zuen). 1972an, Madrilgo Federazioaren ordezkari gisa, Espainiako txapeldun geratzeaz gain, Espainiako rankingeko lehena izatea lortu zuen 54,48rekin, baina ezin izan zuen, gutxigatik bada ere, Banzoko errekorra hautsi (54,80 1969tik). 12 aldiz nazioartean.

José Mª GARCÍA MARTÍNEZ DE MURGUIA (2007)