Sendagileak

Lobit, Jean

Saint-Pierre-du-Monten (Landak) 1849an jaiotako medikua. Biarritzen (Lapurdi) jardun zuen lanean. Biarritz-Association elkartearen idazkari nagusia izan zen, eta 1903an, hirian bertan Talasoterapiaren III. Nazioarteko Kongresua antolatu zuen. Klima eta ur termalak aztertzeaz gain hainbat ikerketa argitaratu zituen Bulletin de Biarritz-Association eta Biarritz-Thermal aldizkarietan, 1897tik 1910era. Medikuntzaren Akademiak Zilarrezko domina eman zion Biarritz, ses ressources hygiéniques et thérapeutiques lanarengatik.

Ik. "Basses-Pyrénées. Dictionnaire Biographique et Album", Dictionnaires Biographiques Départamentaux, Néauber et Cie Éd, Paris (s.d. >1906).