1958ko uztailaren 9an jaiotako atleta. 1984an, Gipuzkoako Federazioaren ordezkari gisa, euskal kros txapeldun geratu zen, eta euskal errekorra hautsi zuen, 5000 metrokoa 13.52.27 metroko lasterketarekin; marka horrek Gipuzkoako errekorra izaten jarraitzen du, ia mende laurden geroago. Urte horretan bertan 29.17.4 egin zuen 10000 metrotan. 1986an, Madrilgo Federazioaren ordezkari gisa, Espainiako txapeldun geratu zen 10000 metrotan (1977an, Espainiako txapeldun izan zen, junior mailan, pista estalian, 3000 metrotan). Bere marka pertsonalak (13.42.3 eta 28.38.80 5000 eta 10000 metrotan) 1987an lortu zituen, Segoviako Federazioa ordezkatuz.
José Mª GARCÍA MARTÍNEZ DE MURGUIA (2007)
