1970eko abuztuaren 5ean Irunen jaiotako atleta gipuzkoarra. Pertika jauzian euskal errekorra lortu zuen, 1993an Sola bizkaitarraren errekor zaharra (5,20) 5,21ekin gaindituz (1968koa zen), eta 1995ean 5,22 eta 5,31rekin; marka horrek urtebete baino ez zuen iraun euskal errekor gisa (Miranda bizkaitarrak hautsi zuen), baina 12 urte bete ditu jada Gipuzkoako errekor gisa. Naroa Agirrerekin ezkonduta dago, bere espezialitate bereko Espainiako errekorduna, eta entrenatzailea da.
José Mª GARCÍA MARTÍNEZ DE MURGUIA (2007)
