Instrumentugilea

Lizaso Loidi, Xavier

1965ean Orion jaiotako pianista gipuzkoarra.

Donostiako eta Sevillako Kontserbatorioetan egin zituen piano ikasketak. Ondoren, Varsoviako Chopin Akademiara eta Londresko Royal School of Music-era joan zen hobekuntza ikasketak egitera. 1994an musikaren didaktikan hasi zen lanean eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren "Musika Familian" kontzertuetan parte hartzen du.

Cadizko "Muñoz Molleda" lehiaketan lehen saria jaso zuen eta Albaceteko Gazteria Musikalen Piano Lehiaketan bigarren saria.

Donostiako Kontserbatorioko eta Orioko (Gipuzkoa) Musika Eskolako irakaslea izan zen, eta bertako zuzendaria izan zen. Estatuko hainbat tokitan, Polonian eta Britainia Handian eskaini ditu kontzertuak.