1962ko urriaren 13an Donostian jaiotako eskiatzaile gipuzkoarra. Club Esquí Valle de Aran, CEVA, taldeko kide izan zen 1971n. Katalanan Federatua. Txiki-txikitatik bere kategoriarako ia proba garrantzitsu guztiak irabazi zituen, eta 1973an jada aukeratua izan zen, Espainiako selekzioarekin, Italiako «Topolino» txapelketan parte hartzeko, haurren kategorian.
