Instrumentugilea

Lizarriturri Aizpitarte, Ildefonso María de

1859ko urtarrilaren 23an Elgoibarren (Gipuzkoa) jaiotako organista eta konpositorea. 1935eko urriaren 26an hil zen.

Gaztetan Madrilgo Kontserbatoriora bidali zuten ikastera, piano, harmonia eta konposizio ikasketak egiteko. 19 urterekin Kontserbatorioko lehen saria eskuratu zuen. Burgosko katedraleko organista izan zen. Karguarekin pozik ez eta Elgoibarrera itzuli da. Han, aita hilda, 1885ean organista kargua hartu zuen. 1895eko otsailaren 21ean organo berri bat inauguratu zen. Lizarriturrik urte liturgikoan zehar ugaltzen du bere artea. Donostiako San Bizente parrokiara joan zen, kargu bera betetzeko. Lehiaketa bidez aukeratu zuten, eta hautagai ugari aurkeztu ziren. Han, parrokiako musika loratzen lagundu zuen. 1919an uko egin zion, osasun arrazoiak zirela medio.

Erref. Ecenarro, Luis M.: "Elgoibarko organo-jotzailea I. Lizarriturri". Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen Aldizkaria, 1978.