Estropadak

LIZARRALDE AZCUE, Miguel Angel

1972ko urtarrilaren 5ean Orion jaio zen arraunlaria. 1970eko Orioko traineruko patroi mitikoaren semea. Zortzigarren postuan geratu zen (1994) Indianapoliseko (AEB) pisu arineko munduko txapelketetan, lemazaindun zortzikoan. 1996, 97, 98 eta 2000. urteetan Kontxako bandera lortu zuen Orioko traineruarekin, eta entrenatzaile izatera iritsi zen. Halaber, Espainiako batel (1991, 93, 95), trainerilla (1993, 96) eta traineru (1993, 95, 98, 99) txapelketak lortu zituen.

Luis Mari Zulaika (2007)