Politikariak eta Kargu publikoak

Lizariturry, Manuel

1842an jaiotako nortasun donostiarra. Enpresaria eta politikaria, joera kontserbadorekoa izan zen eta, hala, bere jaioterriko alkatea (1891-1892) eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Lehendakaria. Euskara eta latindar idazleak landu zituen. Behin batean, alkate zela, Norvegiako marinel talde batek euskarazko hitza erabiliz Donostiako portuan gertatutako desordena larrietan ordena jartzen jakin zuen. Ia gaur egunera arte gogoratzen den pasadizoa. Donostian hil zen, 1913ko irailaren 8an.