XVIII. mendeko arkitektoa, Azkoitian (Gipuzkoa) jaioa, Pedro Ignacio arkitektoaren aita. 1735ean Lekeitioko (Bizkaia) Andre Maria eliza parrokialaren dorrearen eraikuntza hasi zen, 1736an Arretxinagako San Migel errotondaren berreraikuntza eta Elgoibarko (Gipuzkoa) parrokiaren obra zaindu zituen. Mutrikuko (Gipuzkoa) kontzeju-etxea egin zuen 1732an, eta 1760an Asteasuko (Gipuzkoa) udaletxea eraiki zuen.