Historialariak

Leturia, Pedro de

Jesuita, Zumarragan (Gipuzkoa) 1891ko azaroaren 26an jaioa eta 1955ean hila.

Historian doktoretza egin zuen Municheko Unibertsitatean (1925), eta Loiolako San Inazioren bizitza eta obra sakon aztertu zituen. Bere idazkietako batzuk honako hauek izan ziren: On Iñigorengandik San Ignaziora. Naturaz gaindiko psikologiako saiakera, Bilbo, 1921; San Inaziori buruzko datu berriak, Bilbo, 1925; Inaziotar apunteak, Madril, 1930; Iñigo Lopez de Loyola aitoren semea bere aberrian eta bere mendean, Montevideo, 1938; Inaziotar estudioak, 1957. "Archivum Historicum Societatis Jesu" ( 1936), "Revista Internacional de Estudios Vascos" (1930), "Razón y Fe" (1938) eta beste hainbat aldizkaritan kolaboratu zuen. Erref. G. B.: Informazioak, "Boletín del Instituto Americano de Estudios Vascos", 21. zk., 1955, orr. 109; Jon Bilbao: Bibliografia, "Enciclopedia General Ilustrada del País Vasco".