Historialariak

Letona Arrieta, Jose

Gipuzkoar idazle eta ikertzailea. 1908ko azaroaren 1ean jaio zen, Arrasaten, eta 1987ko uztailaren 4ean hil.

1946-56 artean, Arrasaten topatutako kobazuloetan ikerketak burutu zituen, Aranzadi taldearen enkarguz. 1956 eta 1965 arteko ikerkuntza arkeologikoko kanpainetan parte hartu zuen, Lezetxiki historiaurreko aztarnategian (Garagarza-Arrasate), Jose Miguel de Barandiaranen eta haren kolaboratzaileen zuzendaritzapean.

Mondragon monografiaren autore honek Gipuzkoako herriei buruzko 1970eko Literatur Lehiaketa irabazi zuen, Juan Leibar Guridirekin lankidetzan, eta batera aritu ziren ere Valle de Leniz (1975) eta Kurtzeberri (CAP, 1978) monografiak egiterako garaian. Horrez gain, bakarka agitaratu zuen Mondragon: sus calles obra, 1978an. 1972tik Aranzadiko Etnologia Seminarioan parte hartu zuen, mapa etnografikoaren osaeran.

Arrasateko Udalak ikerkuntzarako Jose Letona beka ezarri zuen, herriko historialariaren izenean, eta Udala bera da Jose Letonaren artxibo pertsonalaren (dokumentuak eta argazkiak) gordailuzaina. Arrasateko plaza batek haren izena darama.