Azkoitian jaiotako pilotaria (Gip.) 1934ko urriaren 28an. Hamalau urterekin Azkoitiko barrutiko infantil mailako txapelduna izan zen. Hamasei urterekin, Atano III.a binakako ligako txapelduna, Carmelo Balda buruz buruko txapelketako txapelduna aldi berean eta azkenik Sarasuarekin Argentina Kopako irabazlea. 1952an Atano X.aren aurka jokatu zuen desafioan eta partida 22-12 irabazi zuen. Poliomielitisak jota, pilota utzi behar izan zuen hogei urterekin.
