Donostian kokatutako zinema amateurreko zuzendaria. Bere jarduera nahiko oparoa izan da. Bere ekoizpen guztiaren artean The Mirror nabarmendu dezakegu, 1970ean Gasteizko Zinema Amateurreko Lehiaketako hirugarren saria eskuratu zuena. Zestoako Topaketen lehen edizioan ere parte hartu zuen, 1977an. Bertan, Lau Urtearoak aurkeztu zuen, 1970ean Gasteizen ikusia, eta Bang animaziozko filma ere aurkeztu zuen, Gasteizko Lehiaketan estreinatua.
