Sendagileak

Leremboure Dihursubehere, Michel Hyacinthe (1988ko bertsioa)

Lapurtar sendagile eta euskaltzalea, Saran jaioa eta hila (1874-1959). Euskal Herriko antzinako sendi batekoa izanik, zirujau jardun zuen Donostian, bertan luzaroan bizi izanez eta hainbat ospitale-erakunde sortu eta zuzenduz beste sendagile batzuekin batera. Arrazoi politikoengatik, 1936an, bere jaioterrira itzuliz bertako Alkate izan zen hogei urteko epe inguruan, eta Baionako Medikuen Kolegioko Lehendakaria eta Baionako Medikuen Elkargoko presidentea ere izan zen, Eusko Ikaskuntzako lehendakariorde gisa 1929an hautatua eta 1932an berretsia izanik.