Albaitariak

León Robles, Francisco de

Bilboko udal Albaitaria izendatu zuten, meritu lehiaketez, 1860ko urtarrilaren 30ean. Jatorriz Leongoa zen eta bertako Albaitaritza Eskolan bere ikasketak ikasi eta amaitu zituen 1850. urtean. Gernikan kokatua eta Marta Arregia eta Basabe gernikarrarekin ezkondua, lanpostu bilbotarrera sartzean, barruti horretako Albaitaritza Ordezkariordea izan zen.

Erreferentzia. DEHESA SANTISTEBAN, F.L. (2001). La Veterinaria vizcaína en el siglo XIX. Antecedentes históricos y contexto socioeconómico. Doktore tesia. 482 orr. Argazk. 276-288 orr. Leon.