Bertsolariak

Lekuona Garaiar, Jose Luis

Lexotia

Bertsolari gipuzkoarra, 1925eko azaroaren 11n Oiartzungo Maixta-Borda baserrian jaioa. 2006ko ekainaren 20an hil zen.

"Lexoti" ezizenez ere ezaguna zen bertsolari ospetsuaren bilobak irabazi zuen 1960an Ordizian bertsolari gazteen lehiaketa, baina batez ere inguruko sagardotegietan ondutako bertsolari klasikoa izan da. Bere bertso ekoizpena Auspoa 157 bilduman jaso zuen Lexoti bertsolaria liburuan (Edit. Sendoa, 1982).

Bertsolariaren hogeigarren egunean omendu zuten (XX. Bertsolari Eguna) eta omenaldi horren inguruan argitaratu zen Lexoti-Bertsolari Eguna 1989 liburua (Edit. Euskal Herriko Bertsolari Elkartea, 1989).

  • Dokumentazio Zentroa
  • Bertsotan II 1936-1980, Donostia, Gipuzkoako Ikastolen Elkartea, 1988