Bilbon jaiotako abokatu bizkaitarra. Bilboko eta Donostiako Zuzenbide fakultateetan aritu zen irakasle, Bolognako Unibertsitatean doktoretza egin ondoren. Administrazio zuzenbideko gaietan aditua da eta Alcaláko Unibertsitateko katedraduna da. Bere izena gaur egunera etorri zen LOAPAri buruzko epaiarekin, funtsean bere irizpena izan baitzen haren aurkako konstituzio-kontrakotasuneko errekurtsoa aurkezteko balio izan zuena.
