Diplomatikoa eta idazlea. Elgoibarren (Gipuzkoa) jaio zen 1897ko urtarrilaren 12an. Buenos Airesen hil zen, 1955eko abuztuaren 24an. Espainiako Errepublikako kontsula La Platan (Buenos Aires) eta Baionan. Ingeleseko lanen itzultzailea. Pedro Ibarzabal ezizena erabili zuen.