Gorria. Tolosako Olarrain auzoko eskiatzaile gipuzkoarra, 1940an jaioa. Iraupen-eskian aditua, Espainiako txapelduna izan da 30 kilometroren gaineko «ciudadanos» atalean, eta 15 kilometroren gaineko azpitxapelduna. Euskal-nafar txapelduna sei urtez jarraian, banakako brontzezko domina 1971ko Kantauriko Jokoetan eta zilarrezko domina erreleboetan joko berberetan, eta hamaika probatan garaile. Era berean, 1968 eta 1971 urteetako Gipuzkoako kirolari onena izendatu zuten eskiko espezialitatean.
