XVIII. mendeko tailugile eta eskultore gipuzkoarra, Oiartzunen 1708an jaioa. Loiolan hil zen 1748an.
Hogei urterekin, Loiolako Santutegiko (Azpeitia, Gipuzkoa) obra-maisuaren laguntzaile gisa aritu zen. Jesusen Lagundian sartu zen 1735ean; Aragoin eta Lekeition (Bizkaia) bizi izan zen 1742ra arte, eta Loiolara joan zen bizitzera. Basilikako dekorazio-lan askotan eta San Inazio Etxean lan egin zuen. Ataungo (Gipuzkoa) San Martin parrokiako erretaula baten egilea da, Jesusen Bihotzari eskainia (1750).
Erref. Astiazarain D.B. : "J. de Lecuna...", J. I. KAPITULUA Tellechea, I
