Instrumentugilea

Lecue Oleaga, Angel

Euskal txistularia, Plentzian (Bizkaia) 1884ko martxoaren 1ean jaioa. Tuteran hil zen 1972ko azaroan.

Hamalau urterekin, maisutasun handiz jotzen zuen txistua. Ondarroako (Bizkaia), Zumarragako (Gipuzkoa) eta Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbenako (Bizkaia) txistulari plazak lortu zituen hurrenez hurren. Tuteran (Nafarroa) bizi izan zen urte luzez, eta bertan instituzio oso bat zen.

Erref. Gil Gómez, Luis: Tudelanos nabarmen contemporáneos, en "Temas de Cultura Popular", Pamplona, 1973, 181. zk., pp. 17-18.