Liberalismoaren bultzatzailea izan zen Tafallan (Nafarroa), 1877an bertan jaio zela. 1951. urtean hil zen.
Farmazia-ikasketak egin eta "Camino Real" delako lokalean ezarri zen, Tafallako errepublikazaleen gune bihurtuz. Astronomia, zientziak eta argazkigintza bezalako aurrerapen teknikoak ziren bere zaletasunak eta horri esker du Tafallak artxibo grafiko aberatsa. Bere hiriaren liberalismoan, irakaskuntzan, osasun publikoan, baita 1911an herriko plazan musika-kioskoa jartzean ere eragina izan zuen. 1936an atxilotu eta zigortu egin zuten.
