Literatoak

Leaniz-Barrutia Zuazua, Isidro

Familia Santuaren Doroteoa. Jaizkibel.

1883an Eskoriatzan (Gipuzkoa) jaiotako idazle gipuzkoarra. Bilbon hil zen 1948an.

Karmen'go Argian maiz kolaboratu zuen. 19l5ean Aurtxo Jesus Pragakoaren Jaiera-Liburua argitaratu zuen eta 1931n Karmengo Amaren esku-liburua. 1945ean Mensajero del Escapulario del Carmen aldizkaria sortu zuen, euskarari lekua egin zion lehenetarikoa izan zena. Halaber, gaztelaniazko zenbait lan erlijiosoren egilea da.