Artisautza

Lazcano, Eusebio

Ontzigile. XX. mendeko hirugarren eta laugarren hamarkadetan Gipuzkoan eta Bizkaian gehien preziatutako traineru-eraikitzailea Getarian (Gipuzkoa) jaio zen 1887an.

Basarriren arabera, sei trainerutik bost Lazkanok egindakoak ziren. Pasai San Pedrok hainbat aldiz jarraian irabazi zuen, Kontxan, Lazkanoren traineruekin. Lazcano ontziolako ontziekin atera ziren garaile, besteak beste, Santurtzi, Pasai Donibane, Hondarribia eta Donostiako "Esperanza".

Erref. J. Garmendia.