Errege-erregina Katolikoen kontulari nagusiordea eta 1502an bere idazkaria. Isabel erreginaren albazea ere izan zen. Oñatiko Bidaurretako komentua sortu zuen. Oñatin jaio zen 1440 inguruan eta Valladoliden hil zen 1518ko martxoan. Bidaurretako mojen komentura eraman zuten haren gorpua. María Comasek Bartzelonan 1936an argitaratutako doktore-tesia eskaini zion. Garibairen testigantzaren arabera, zailtasun batzuk izan zituen odol judutarra eramatearen inkulpazio faltsu baten aurrean. Juan López de Lazarraga bezalako biografia batzuetan agertzen da.
