Salamancako Unibertsitateko Teologia katedraduna. 1639an Chiapako gotzain izendatu zuten. Hurrengo urtean Cartajenako (Kolonbia) gotzaindegira eraman zuten, eta han hil zen 1648an, 49 urte zituela. Bere gorpuzkiak Valladolidetik gertu dagoen San Pedro de la Espinako Monasteriora eraman zituzten. Oñatin jaio zen 1599 inguruan. Bere aita Cristobal Perezekin nahastu ohi da. Erref. Zumalde, I. Oñatiko historia. Donostia, 1957.
