Idazle nafarra, Ziraukin jaio zen 1886ko otsailaren 6an eta Madrilen hil zen 1962ko abuztuaren 28an.
Saiakera, eleberria, antzerkia eta kazetaritza bezalako literatura generoak landu zituen. Azken honekin Madrilgo kazetarien elkarte profesionaleko presidenteorde izatera iritsi zen. Aurretik ere Donostiako eta Madrilgo egunkari batzuetako erredakzioan lan egina zen. 1952an Unamuno, filosofo existentzialista saiakera argitaratu zuen. Bere eleberrien izenburu batzuk honako hauek izan ziren: Gerrillariak, Jainkoa bihotza da, Lotia. Argentinan estreinatutako Rio revuelto antzezlana idatzi zuen. Bere bizitzako azken urteak Dickens, Pirandello, Faulkner, Baudelaire eta beste hainbaten lanak itzultzen eman zituen.
Erref. Europako eta Amerikako Ilustrazioen Entziklopedia Unibertsala, (e)ko gehigarria. 1961-1962, P. 246.
