XIX. mende hasierako txistulari gipuzkoarra, Azpeitian 1792an jaioa. Liberala, Independentzia Gerran parte hartu zuen. 1816an Orozkoko (Bizkaia) bailarako danbolinteroa izan zen; ondoren, Donostiako (Gipuzkoa) udaleko txistularia izan zen, eta ospe handia lortu zuen.
