1929ko apirilaren 12an Tolosan (Gipuzkoa) jaiotako futbolaria. 1950eko azaroaren 12an egin zuen debuta Lehen Mailan, Athleticen elastikoa defendatzen, Valentzia-Athletic partidan (3-1). Talde zuri-gorrian egindako bi denboralditan zazpi partida jokatu zituen, guztiak ligakoak, eta bi gol sartu zituen. Indautxun ere jokatu zuen.
Eneko De la Cuesta Olaizola (2007)
