Instrumentugilea

Laskurain Kaño, Jose Miguel

1967an Eibarren jaiotako txistulari eta konpositorea.

Txistu ikasketetan Erdi Mailako titulua lortu zuen, azken bi kurtsoak Jose Ignacio Ansorenaren zuzendaritzapean eginez. Eibarko Udal Txistulari Bandako kidea izan zen eta bertako musika artxiboaren arduraduna. Txistulari aldizkarian argitaratutako txisturako hainbat obraren konpositore eta moldatzailea da.

  • UDAKIOLA, L.: En este grupo musica: Korapilo. Txistulari, 207, ira. 21, 2006.