Artxiola Azpeitiko (Gipuzkoa) Artxiola baserrian jaiotako palankaria. 1881eko urtarrilaren 24an Azpeitiko plazan lehiatu behar zuten Artxiola eta Zuaneta palankariek, baina hau ez zen joan eta ez zen apusturik egon. Kasua ospetsu egin zen bertsolari batek bat-bateko 12 ahapalditan gertatutakoa kantatu zuelako, hain grazia handiz, non oraindik ere ezagutzen eta abesten baitira toki batzuetan. Artxiola Ameriketara joan zen Montevideon biziz lehenengo, eta handik urtebetera, Buenos Airesen esnezale gisa, bere zaldiarekin eta bere banatzaile-gurdiarekin. «Euskal Herkules» deitzen zioten. Euskalerrira 1893an itzuli zen, Tolosan hiru urtez bizi zela, 1902an berriz Argentinara itzultzeko. 1948ko abuztuaren 4an hil zen, 93 urte zituela. Ahapaldiak itzulita ikus daitezke hemen: «Kirolak», 16. zk., urtea 1973.Antonio
BENGOECHEA
BENGOECHEA
