Instrumentugilea

Lasagabaster Letamendi, Jesus

Oñatiko musikari gipuzkoarra, 1899an jaioa eta 1987an hila.

Herriko organistarekin ikasi ondoren, Oñatiko Udal Bandako klarinetea izan zen. Ondoren, Donostiara joan zen, eta Gipuzkoako hiriburuko Udal Bandaren klarinete bakarlari plaza lortu eta Beltran Pagolarekin sakondu zituen ikasketak. Izaera herrikoiko obrak konposatu zituen, bai ahots eta pianorako abestiak, bai txistu eta akordeoi instrumentuetarako lanak. Joxe-kirten, gertu gagoz, Txantxiku edo Noizbait bezalako lanak dira musikari oñatiarraren sormen lan honen erakusgarri.

  • ERESBIL: Euskal musikaren partiturak: katalogoa.
  • ERESBIL: Dokumentu-saila, D1/LAS-07.