Abokatua. Pasaian (Gipuzkoa) jaio zen, 1933ko urtarrilaren 5ean, eta Irunen bizi da. Abokatu gisa aritu da 1958tik. 1970az geroztik, bulego kolektibo bateko bazkide titularra da Donostian. Bulego horretan, batez ere, administrazio-zuzenbideko gaien zuzendaritzaz arduratzen da, bai eta Gipuzkoako zenbait udalerriri aholkularitza emateaz ere. Lurralde politikako kontseilaria 1980an eta 1983an.
