1953ko uztailean Arrasaten jaiotako konpositore eta gitarrista.
14 urterekin gitarrarekin kontaktuan jarri eta modu autodidaktan ikasten hasi zen. Ondoren, Haizea taldeko kide izango da, eta hirurogei bat jaialditan joko du; horretarako, hainbat pieza konposatu eta konponduko ditu. Halaber, Yon Zabaletaren haurrentzako obra bat antzezteko egindako musikan, Anapurnako igoerari buruzko diapositiben proiekziorako konposatutako eta hainbat Mendi Klubetan aurkeztutako musikan eta Segoviako ihesa musika-konposizioan parte hartzen du, Amaia Zubiriarekin batera. Era berean, gitarra klasikoari euskal herri-erritmoak ikasi eta aplikatzen lan egin du.
- ERESBIL. Dokumentu-saila, D1/LAS-06. Xabier Lasaren curriculum vitae-a.
