Futbolari gipuzkoarra, Andoainen jaio zen 1948ko martxoaren 3an. Andoaingo Euskaldunan hasi zen, eta 19 urte zituela Logroñesera joan zen, denboraldi bat jokatzera. Bi denboraldi eman zituen Valladoliden, eta beste bi Granadan, eta handik Bilboko Athletic Clubera igaro zen. Lehenengo eskuin mutur gisa jokatu zuen, selekzioaren kamisola janztea lortu zuen postuan, hiru aldiz 23 urtez azpiko mailan eta beste bi aldiz afizionatu mailan, eta jada Bilboko Athleticen (72-73 denboraldiaz geroztik) eskuin hegaleko postuan taldearen atzelari pasatzen da. Ondoren, Real Zaragoza taldean sartu zen.
Ainhoa AROZAMENA AYALA
Ainhoa AROZAMENA AYALA
