Politikariak eta Kargu publikoak

Larrumbide Iriondo, Jose

Abokatua, Getarian (Gipuzkoa) jaio zen 1854ko irailaren 1ean eta Burgosen hil zen 1916ko ekainaren 7an. Lege-ikasketak Valladoliden egin zituen, eta doktoretza Madrilen. Logroño, Haro, Miranda de Ebro, Vivar, Elche eta Mataroko epaitegietan aritu zen bere lanbidean. Donostia, Bilbo, Oviedo eta Burgoseko auzitegietako magistratua izan zen. Hil baino urtebete lehenago (1915) Sevillako lurralde-auzitegiko fiskal izendatu zuten.

Erref. Gorostidi, A.: Un guipuzcoano ilustre, D. Jose de Garrumbide e Iriondo, "Euskal Erria" aldizkaria, 1916, LXIV, pp. 530-535.