Albaitariak

Larrion y Legarreta, Diego

Diego Larrion Legarreta Abartzuzan (Nafarroan) jaio zen. Errebalida Madrilgo Albaitaritza Ikastetxean gainditu zuen 1876ko ekainaren 24an. Bere ibilbide profesionala ejertzitoko albaitari bezala egin zuen Kubara bidalia izanik. Agian XIX. mendeko azken hamarkadetan Kubako espainiar administrazioko osasun arloan teknikaririk garrantzitsuena izan zen. 1874an La Habanako Natura-, Fisika- eta Mediku-Zientzien Errege Akademiko kide bezala sartu zen.

1903an Gasteizera igorri zuten eta urte horretako maiatzaren 26an eratutako Arabako Albaitarien Kolegioko lehen zuzendaritza batzordeko kide bezala parte hartu zuen.

  • Madrilgo Albaitaritza Fakultateko izen emateen liburua, Arabako Albaitarien Kolegio ofizialeko Akta-Liburua.