Biximodu. Esku-pilotaria, Durangon jaioa eta pilotarismo historikoaren lehen garaikoa. Ospetsuak dira Sugarri eta Gaztia markinarrek Itzela eta «Biximodu» durangarren aurka hitzartu zituzten hiru alderdiak, bando bakoitzeko lau mila erreal emanez. Lehen norgehiagoka Durangon jokatu zen, Euskal Herri osoko hainbeste jenderekin, Durango ardorik eta ogirik gabe geratu baitzen. Durangarrek irabazi zuten norgehiagoka, eta bigarrenean, Markina-Xemeinen haizatu zena, garaipena egokitu zitzaien herrikoei. Berdinketa hausteko partida Elgoibarren jokatu zen, eta markinarrak atera ziren garaile. Azken partida hori hiru aldiz atzeratu behar izan zen, elurteak zirela eta. Erref. Luis Bombín, 1946.
