XV. mendeko dama bilbotarra. 1476an, Fernando Katolikoa erregea Bizkaiko Foruen zina egitera etorri zen, eta maitasun-harremanak izan zituen harekin. Harreman horien ondorioz, Maria izeneko neskato bat izan zen, eta "La Excelenta" deitu zioten. Isabel erreginak jakin zuenean, ama eta alaba bahitzeko agindu zuen, eta Madrigaleko monasteriora eraman zituen. Alabak kargu garrantzitsuak izan zituen ordenan. Amaren berririk ez zen inoiz izan. Erref.: Delmas, J.: Bizkaiko gizon argien biografia. IV; Areitio, D.: Los vascos en la historia de España, 59-60.
