Atletismoa

LARREA MAS, Naiara

1977ko abuztuaren 3an Eibarren jaiotako atleta gipuzkoarra. Pertikako lehen euskal jauzilaria. Bere lehen urtean -1994- 2,70era iritsi zen eta 1995ean Espainiako errekorra gainditu zuen 3,36rekin, 1996an berriz ere 3,55ekin (eta 3,50-3,60 pista estalian) eta 1997an 3,65-3,70-3,75ekin (pista estalian 3,71z gain). 1996an Espainiako txapeldun geratu zen junior mailan pista estalian eta 1997an bi tituluak lortu zituen promesa mailan (pista estalian eta aire librean). Atleta oso ona (4.168 1995ean heptathlonean) 1,62 (1993) eta 5,50 (1999) lortu zituen altuera eta luzera jauzietan. Jaurtiketetan bere markak 12,41 eta 38,74 dira pisuan eta xabalinan (1997).

José Mª GARCÍA MARTÍNEZ DE MURGUIA (2007)